Ezagutu zerk egiten gaituen bakarrak!
Eskatu informazio gehiago eta ezagutu Mariaren Lagundia Ikastola
MARIAREN LAGUNDIA IKASTOLA
BERGARA
Eraiki dezagun,
zentzuz,
elkarrekin
Elkarrekin haz gaitezen
Compañía de Marían uste dugu garapen integrala txikitatik hasten dela. Horregatik, gure irakasle-taldeak grinaz eta konpromisoz lan egiten du konfiantzazko, hurbiltasuneko eta etengabeko esplorazio giroa sortzeko.
Garapen integrala txikitatik hasten dela uste dugu. Horregatik, gure irakasle-taldeak grinaz eta konpromisoz lan egiten du konfiantzazko, hurbiltasuneko eta etengabeko esplorazio giroa sortzeko.
400 urte baino gehiagoko esperientziarekin, SIGNA ere pedagogiko propioak, ikasle bakoitzaren garapenean hazteko laguntzen digu, gaur egungo gizarterako heldu arduratsua izateko.
Bergarako ikastola honetan, txikiek espazio seguru eta aberasgarri bat aurki dezakete, ikasteko, zoriontsu izateko eta beharrezkoa den gizarte honetako agente aktiboa bihurtzeko.
Esperientzian
oinarritutako ikaskuntza
Erronken eta proiektuen bidez ikerketa, esperimentazioa eta hausnarketa bultzatzen dituen metodologia dinamikoa darabilgu. Aurkikuntza bidezko ikaskuntza sustatzen dugu, baita esperientzia ezagutzaren motor bihurtzen duten jarduera praktikoak eta bizipenezkoak ere.
Lehenengo egunetik,
naturarekin bat eginik ikasten eta irakasten dugu
Ingurune naturaletan ikastea lehenesten duen hezkuntza-eredua eskaintzen dugu. Gure baratzeko jardueren eta Baso eskola programaren bidez, jolas librea eta naturarekiko kontaktua sustatzen dugu, bere garapena eta ingurumenarekiko konpromisoa indartuz.
Etorkizun iraunkorrarekiko
konpromisoa
Mundua bere osotasunean zaintzeko beharra ikusten dugu. Ingurumen-kontzientzia sustatzen duten ekintza zehatzak sustatzen ditugu, ikasleak, familiak eta hezkuntza-komunitate osoa inplikatuz misio kolektibo honetan.
Ikastolako
egun bat
Ikasleak ikastolara iristen dira eta tutoreak ongietorri goxoa ematen die, giro hurbil batean. Eguna, motibagarriak eta esanguratsuak diren jarduerekin hasten dugu!
Txokoak, psikomotrizitatea, Estigunea, Baso Eskola, proiektu esanguratsuak. Irakaskuntzaren erdigunean, ikaslea dugularik!
Bide berritzailea eraikitzen dugu gaur, biharko arrakastarako!
Baratzea
Baratzea
Espazio naturalekiko jakin-mina pizten dugu. Haien kontserbazioa eta balioa nabarmentzea sustatuz.
Howard Garner
Howard Garner
Ikasleen errealitatetik hurbil dauden ikaskuntza-egoerak ikasleen gaitasunak garatzeko.
Hitzen Altxorra
Hitzen Altxorra
Ikasleen errealitatetik hurbil dauden ikaskuntza-egoerak, berenngaitasunak garatuz.
Entusiasmat
Entusiasmat
Interiorizamos de forma manipulativa los conocimientos y conceptos matemáticos.
Esztigunea
Esztigunea
Ofrecemos oportunidades al/la niño/a para que desarrolle toda su potencialidad en tres aspectos: movimiento, competencia manual y ejercicios vestibulares.
Baso eskola
Baso eskola
Naturan garatzen den hezkuntza-eredua. Ingurune naturalean jolastu, ikertu eta ikasten dute naturak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatuz.
Guraso eta familien parte hartzea
Urtean zehar hainbat proiektu lantzen ditugu ikasleekin. Proiektuak aberaste aldera, familiek lantzen gabiltzan gaiaren inguruan dituzten bizipen, jakintza… partekatzeko aukera daukate.
Parte hartzeak modu askotakoak izan daitezke; gai konkretu baten ingurukoak, (materialak partekatuz, esperientziak, …) familiaren jatorriari buruzkoak (norbere herriko ohiturak, janariak, …)
Elkar-lan honek ikasleen jakin mina pizten dute eta guraso -ikasle eta irakasle arteko harremana sendotu eta aberasten dute.
Zure seme-alabek behar duten zaintza
Instalazioak
Natura argia duten gelak
Zoru erradiatzailea
Jolas-toki propioa
Psikomotrizitate-gela
Loaren gela
Zerbitzuak
Goizeko gela egun solte, hilabete edo ikasturte osorako.
Sukalde propioa duen jantokia
Familientzako ikastola
Orientazio pedagogikoa
Ordutegiak
Goizeko 07:00etatik 19:00ak arte
Mariaren Lagundia Ikastola
Espoloia 1, 20570 Bergara
Tel.: 943 762 540