Proiektu eleanitzen bidez, gure xede nagusia, hainbat hizkuntza ezberdinen ikaskuntza sendotzea da, proiektu eleaniztun ororen ardatz nagusia Euskara dela kontuan hartuta.
Gaitasunen garapena
Ikasle konpetenteak nahi ditugu eta horretarako, konpetentziatan, erronketan eta arazoetan oinarritutako proiektuen bidez lan egiten dugu, ikaslea ardatz delarik.
Naturan heziz
Herrialde garatuetako haurrek gero eta denbora gutxiago ematen dute kalean eta jolas librerako duten denbora ere mugatua da. Egoera honi erantzun bat eman nahian, hezkuntza eredu berdeagoak eskeintzen ditugu.
Eskaintza pertsonalizatua
Adin honetan haurrak eta familiak behar duten gertukotasuna eta moldagarritasunaren beharraz jakitun, familia bakoitzaren beharretara moldatzen gara.
Egun bakoitza, ingurune bizigarri eta pertsonalizatuan ikasteko, esploratzeko eta hazteko aukera bat da.
Bergarako Mariaren Lagundian, egunerokotasuna, haurren gaitasunak indartzeko eta sustatzeko diseinatuta dago, haien adimen anitzak estimulatzen dituzten jardueren bidez.
Gure jarduera guztiak arlo fisikoa, kognitiboa, emozionala eta sentsoriala orekatzeko diseinatuta daude, haur bakoitzaren berezitasuna ikaskuntza- eta hazkunde-prozesua errespetatuz.
Garapen fisikoa, eskuzkoa eta bestibularra sustatzen ditugu.
Esztiguneko ariketak
Ikaskuntza kognitiboa eta jakin-mina estimulatzen ditugu.
Bit bisualak eta matematikoak
Musikarekin esperientzia sentsoriala eta emozionala aberasten ditugu.
Musika entzunaldiak
Haur bakoitzari egokitutako zentzumen-miaketa uneak sortzen ditugu.
Argiaren pedagogia
Baso Eskola
Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza-eredua da.
Haurrek ingurune naturalean jolastu, ikertu eta ikasten dute naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz.
Ondorioz, eskola-komunitate osoak ingurumen kontzientzia hartuko du natura eta bioaniztasuna babestuz
Zure seme-alabek behar duten zaintza
Instalazioak
Instalazioak 3-6: Erabilera anitzetarako gelak Esztigunea Psikomotrizitate gela Baliabide naturalez eraikitako jolastokia
Zerbitzuak
Zaintza zerbitzua Psikologia eta Orientazio zerbaitzua Esztigunea: Gurasoekin estimulazioa lantzeko gunea Sukalde propioa duen jantokia Idazkaritza eta adinistrazioa